IRUDIA

Zure topalekua

Irudia 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen konpainia da, ikus-entzunezko teknologian aditua, laguntza teknikoan, irakaskuntzan eta lan fluxuak egiten trebatua. Gure lan eremua telebistetan, postprodukzioko enpresetan, unibertsitate eta ikus-entzunezko eskoletan kokatzen da.

“Arts never sleeps.” Francis Ford Coppola.

Irudia ilustrazioa edo fotograma esan nahi du euskaraz, Euskal Herrian erabiltzen den hizkuntza Euskera da. Irudia 2002an sortu zen, Gabriel Corbella eskutik, Laudion eta Dulantzin (Araba) kokatuta dago. Hemendik gure lana bideratzen dugu. Irudia-ren bere lan ardatz nagusiak hauek dira:

Prestakuntza

Irudia estatu mailan dagoen ALP (Avid Learning Partner Professional) bakarra da, baita Avid Master Instructor. ACSR (Avid Certified Representative Support) ziurtagiria dugu ere.
San Antonio de los Baños (Kuba) zinema Eskolako irakaslea gara, Valentziako Unibertsitate Politeknikoan (UPV) eta Escuela Superior Politecnica del Litoral, ESPOL (Ekuador- Guayaquil) ere irakasleak gara.

“Love what you do.” Stephen Spielberg

Aholkularitza

Irudiak formakuntza, aholkularitza eta laguntza teknikoa eskaintzen du. Ikus-entzunezko teknologian adituak, denbora eta inbertsioa bezero bakoitzaren beharretara egokitzen trebetasuna daukagu. Hogei urte baino gehiagoko esperientziarekin mundu osoko telebista kate, edizio eta postprodukzio enpresetan, unibertsitate edo eskoletan gure zerbitzuak eskaintzen ibiliak gara.

“A happy ending depends on where you stop your story.” Orson Welles

Banaketa

Irudiak 15 urte baino gehiago darama Avid banatzailea izaten, ikus-entzunezko sektorean punta puntako enpresetan lan egiten ibili da.
Digitalizaziotik emisiora trebatuak gara. Sistemak instalatu, konfiguratu, laguntza teknikoa eskaini eta formakuntzan espezialistak gara. Gure bezeroen arrakasta bermatzen gaitu.

“If you can be Thought it can be filmed.” Stanley Kubrick

Laguntza teknikoa

Irudia lehenengo enpresa izan zen onile laguntza teknikoa eskeintzen, avidline.com web orrian. Gaur egun ere horrela da eta gainera laguntza tekniko desberdinak  eskaintzen ditu bezeroaren arabera, prebentiboa, zuzentzaile, aurrez aurre edo hurrunekoa.

Irudiak Pedro Almodovar-en EL DESEO produktoran lan egin du, lan-fluxua diseinatzen, editai gelan teknikari bezala eta proiekzio digitalean  “Los abrazos rotos”, “La piel que habito” eta “Los amantes pasajeros” pelikuletan hain zuzen ere.

“Movies are a world of fragments.” Jean Luc Godard.

Irudia bere zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen artean nabarmentzen dira: La Sexta, Cuatro, Canal+, TVV (Televisión Valenciana), Radio televison Española(RTVE), Telecinco, Atresmedia (La Sexta, Antena 3). Euskal Herriko hainbat enpresa, Mixer, Irusoin, Digytal, Bainet, Itesa. Latinoamerikan eta Brasilen Discovery Channel (Argentina, Mexiko), NBC (Argentina), AMC (Argentina), ESPN (Argentina),RCN (Kolonbia), Pro TV (Bukarest), Unitel (Bolivia), Artec (Argentina ) Televisa (Mexiko), TVN (Panama), Next TV (Panama) FIFA World Cup eta OBS (Olympic Broadcast Services) eta OCS (Olympic Channel Services), Telesur(Venezuela), Al Jazeera (Londres eta Qatar) eta Ostankino telebista (Mosku).